Atletismoaren munduan erreferente den Zornotzako zirkuitoan nazioarteko lasterketa jokatu zuten atzo. Bertan, Durangaldeko korrikalariek lan txukuna egin zuten. Esaterako, gazte mailan Durangaldea Runningeko June Arbeok garaipena eskuratu zuen eta Garazi Zuazua, Uxue Zuazua eta Aitana Merino, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Garazi Zuazuak 20 urtez azpikoetan bigarren postua eskuratu zuen.
Mutiletan, berriz, Arbeoren taldekidea den Assehli Younessek bigarren postua eskuratu zuen eta Aitor Artazaraz zornotzarra bosgarren postuan helmugaratu zen. Kadeteetan Durangaldea Runningeko korrikalariek podiumeko lehenengo hiru postuak eskuratu zituzten. Jonan Bilbao izan zen lehena helmugaratzen, Jon Cabada bigarrena eta Unai Iraolagoitia hirugarrena. Nesketan, Bidezabal taldeko Andrea Hernandezek irabazi zuen.
Kimu mailan Kili-Kolo taldeko Julene Arriagak garaipena eskuratu zuen eta Bidezabal taldeko Elena Fernándezek bigarren postua lortu zuen.