Zornotzarrek Belatxikietan agurtuko dute urtea

Jone Guenetxea

Zornotza Mendi Taldeak Belatxikita mendian agurtuko du urtea. Igoera bide normaletik egingo dute, gora heltzerakoan argazki erraldoia aterako dute. Ondoren, luntxa egongo da trikitilarien animazioarekin. Abenduak 31n 09:00etan Zelaieta parkeko iturrian jarri dute hitzordua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!