Istripuak ez du zauritu larririk eragin eta ez dute inor ospitalera eraman beharrik izan, Ertzaintzako iturrien arabera.
Zornotzan, N-634 errepidean eta Boroa inguruan, auto bik elkar jo dute eta bietako batek su hartu du. 18:30 inguruan jazo da. Errepideko noranzko biak irekita daude. Suhiltzaileek autoko sua itzali eta errepidea garbitu bitartean errepidea itxita egon da.
Istripuak ez du zauritu larririk eragin eta ez dute inor ospitalera eraman beharrik izan, Ertzaintzako iturrien arabera.