Auto batek oinezko bat jo du Zornotzako San Miguel kalean

Joseba Derteano 2017ko abe. 18a, 18:55
Autoak oinezkoa kolpatu duen tokia puntu hori batez markatua (Iturria: @112_SOSDeiak)

Oinezkoa Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Gaur, 18:00 inguruan, auto batek emakumezko bat kolpatu du Zornotzako San Miguel kalean. Osasun Zentro berriaren pareko zebrabidean gertatu da. Ertzaintzak informatu duenez ez da istripu larria izan, baina autoak kolpatutako oinezkoa Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!