Zornotza STko kadeteak Euskal Ligara igo dira klubaren historian lehenengoz

Joseba Derteano 2017ko abe. 19a, 09:00
Zornotza Saskibaloi Taldeko kadeteak igoera ospatzen (Argazkia: Ernesto Artaraz)

Bizkaiko txapelketa ere irabazi dute.

Zornotza Saskibaloi Taldeko kadeteek Euskal Ligan jokatuko dute hurrengo denboraldian. Horrela, Zornotzako harrobiko taldean beste inork lortu bako lorpena erdietsi du. Gainera, Bizkaiko txapeldun ere geratu da Paules taldea menderatu ostean.

Nesken taldea, berriz, Bizkaiko azpitxapeldun eta Euskal Ligara igotzeko pausu batera geratu da. Finalean 41-50 galdu du La Salleren aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!