“Adin txikikoen zentroak nahikoa leku ez izateagatik saturatuta egotea ez da ez nobedadea ezta Bizkaiko Aldundiak ezagutzen ez duen zerbait ere”, salatu du LABek ohar batean. Saturazio horrek langileen lan-osasunaren arloko neurri prebentiboetan zein gazteen heziketa programetan eragiten duela diote.
Zornotzako gazteak beste zentro batzuetara eraman dituzte. “Hori al da Bizkaiko Foru Aldundiaren konponbidea, sistema gainsaturatzea? Adin txikiko hauekin eta profesionalekin dituen betebeharrak ez bermatzea?”, galdetzen dute. “Dauden beharrizanak” kontuan hartuta Aldundiko zerbitzu sozialen ereduak “finantziazio eskasa” duela iruditzen zaie.