Bi egun Life Songs diskoaren crowfunding-a amaitzeko

Aritz Maldonado 2017ko abe. 11a, 16:40

Alain Concepcion & the Soul Men hirukotearen lan berria da Life Songs. Zuzenean eta publikoarekin grabatu zuten, joan den maiatzean, Urdulizeko (Bizkaia) Tio Pete estudioan. 

Ia bi egun geratzen dira Alain Concepcion zornotzarraren azken proiektua laguntzeko. Lan berri honek zazpi abesti ditu, eta guztia hartualdi bakarrean grabatu zen. 70eko hamarkadako soul doinuak nagusitzen dira diskoan. 

Ekarpena egiteko: https://www.verkami.com/projects/18734-nuevo-disco-de-alain-concepcion-the-soul-men

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!