Azaroaren 25a

Zornotzan Flash Mob bat egingo dute azaroaren 25ean

Joseba Derteano 2017ko aza. 20a, 10:00

Beldur Barik ekimenaren harira, emakumeen kontrako indarkeriari ezetz esatea dute helburu.

Lady Gagaren abesti bat erabiliko dute Flash Moba gauzatzeko. Herriko plazan izango da, 13:00etan. Azken asteetan hainbat entsegu egin dituzte Zelaieta Zentroan koreografia lantzeko.

Berdintasun Sailetik beste hainbat ekimen ere prestatu dituzte. Esaterako, datorren martitzenean, 20:15etan, Ignazio Vilar zinemagilearen Sicixia filma erakutsiko dute Zornotza Aretoan. Filmaren ondoren, genero arloan aditua den Ianire Estebanez psikologoak solasaldi bat gidatuko du.

Azaroaren 23an, berdintasunaren inguruko Emakumea eta moda izeneko solasaldia bideratuko dute Saioa Goitiak eta Ane Hernandok, Zornotza Aretoan.

Hurrengo egunean, azaroaren 24an, antzerkia izango da protagonista. Las Kaprichosas taldeak Aldaba feminista: reparaciones 24H contra la violencia machista kale ikuskizuna ekarriko du Zornotzara. Bi pase izango dira: 19:00etan, Euskal Herria Plazan, eta, 20:00etan, Andra Mari kalean.

Azaroaren 25ean, 13:00etan, indarkeria matxistaren kontrako kontzentrazioa burutuko dute Herriko Plazan eta udaleko erakunde adierazpena irakurriko dute.

Zornotzako Talde Feministaren kontzentrazioa

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Zornotzako Talde Feministak kontzentraziora deitu du azaroaren 25ean, 12:30ean, Erreferendun plazan. Herritarrei eta udalari kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete.

 

EGITARAU OSOA:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!