Gainera, lokalaren jabeak bide zibiletik jarritako salaketaren ostean izandako epaiketaren epairik oraindino ez da irten. Ildo horretatik, euren abokatuak errekurtso bat jarri duela azaldu du Xabi Gutierrez Ziztada Guneko kideak, epai bat izan arte lokalik ezin dela desalojatu eskatuz.