Auto biren arteko istripuak auto ilarak eragin ditu A8 autopistan

Anboto 2017ko aza. 16a, 08:32

Iurreta eta Zornotza artean gertatu da istripua. Dagoeneko hiru erreiak irekita daude eta auto ilarak amaitu dira.

Gaur, 07:45 inguruan auto biren arteko istripua gertatu da A-8 autopistan, Iurreta eta Zornotza artean eta Bilborako noranzkoan. Autoetako bat irauli egin da. Bi pertsona zauritu eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

Hasieran hiru erreietatik bi itxi dituzte eta auto ilara luzeak eragin ditu, Iurretako ordainlekura arte heltzen zirenak. Garabiak autoak erretiratu ditu eta dagoeneko errei denak irekita daudela eta auto ilarak amaitu direla informatu du Ertzaintzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!