Eraikin berri honetan beheko solairuan elkarren ondoan hiru bloke egongo dira. Eraikin nagusi biak aldagela eta dutxenak izango dira, sexuen arabera bereizita egongo direlarik. Hirugarrenean, biltegia eta botikina egongo dira. Azalera guztira 452 metro karratukoa izango da. Oraingoarekin alderatuz gero, bikoitza.
Eraikin berriaren diseinuan kontuan izan da malda aurrean dagoela eta ingurunean txertatzeko ahalegina egin da. Horren ondorioz, estalkia desberdina izango da, belar artifizialarekin estalita egongo da eta honek aukera emango du bertan egoteko.
Eraikin berria neurri handi batean egungoa dagoen lekuan egongo da. Egitura nagusia hormigoi armatuzkoa izango da eta fatxada nagusitik eraikinera sartu ahal izango da. Alboko fatxadetan leihoak egongo dira argi naturala sartzeko eta baita aireztatzeko.
Instalazio berriek ezpal biomasa galdara bat izango dute; baita eguzki argi kontrolatzaileak ere. Horrela eraikina energiaren ikuspuntutik eraginkorragoa izatea bilatuko du udalak, ohar batean jakinarazi duenez.
Aldagela berri hauek eraikitzeko 571. 000 euro inbertitutako ditu udalak eta lanek 6 hilabete iraungo dute.