Baina, eraikinaren jabeak lasterrera jarri zuen salaketa, eta bide penaletik zein zibiletik auzibideak zabalik egon dira. Irailean, esaterako, lau pertsona epaitu zituzten Durangoko epaitegian. Epaileak eraikina azaroaren 14rako, biharko, husteko agindua eman zuen. Beraz, okupatutako gunea noiz hustuko zain daude Ziztadako kideak. Ixteko arriskua agertu zenetik, proiektuari babesa agertu diote herriko zenbait elkartek.