Eubako adin txikikoen zentroa desalojatu dute sute bategatik

Anboto 2017ko aza. 7a, 17:45
Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Gaur arratsaldean gertatu da sutea. Gela batean hasi da, koltxoi batzuei sua eman diote eta. Su itzalgailu bategaz amatatu dute, eta gazteetako inor ez da zauritu.

Suhiltzaileek ere irteera egin dute bertara, baina azkenean unean bertan lortu dute sutea amatatzea. Badaezpada, gazte guztiak eraikinetik atera dituzte. 

Atzerritik etorritako adin txikikoei harrera egiten diete Eubako zentroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!