Ertzaintzak jakitera eman duenez, zabor-bilketako kamioiak Boroan zama ustu duenean konturatu dira bertako langileak birziklatzeko kartoi artean pertsona bat zegoela. Orduan, suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu eta adin txikikoa askatzea lortu dutela jakitera eman dute. Une honetan, gaztea Galdakaoko ospitalean dago.