Azaroaren 4an, 10:00etatik 14:00etara, lehenengo tailerra egingo da, 12 eta 18 urte arteko neskei zuzenduta dagoena. Azaroaren 3ra arteeman daiteke izena Gaztetxokoan edo ondoko helbidean: berdintasuna2@hotmail.com.
Azaroaren 25ean emakume helduentzako bigarren autodefentsa tailerra eskainiko dute. 10:00etatik 14:00etara, eta, 16:00etatik 20:00etara, izango da. Tailer honetan izena emateko epea azaroaren 13an amaituko da.