‘Eguzkiaren bila’ saritu dute Seriesland jaialdian

Aritz Maldonado 2017ko urr. 30a, 12:33

Alberto Laguna eta Iker Bilbao zornotzarren lanari Zilarrezko Otsoa (Euskal telesail onenaren saria) eman diote Bilboko Seriesland nazioarteko jaialdian. 

Saria irabazteaz gainera, Alemaniako Die Seriale jaialdian lehiatzeko aukeratu dute ‘Eguzkiaren Bila’. Hego Koreako Seoul Web Fest jaialdian ere lehiatuko da zornotzarren lana. 

Serieland jaialdiak hirugarren edizioa du aurtengoa, eta guztira, 200 websailetik gora proiektatu dira oraingo honetan. 2017ko Urrezko otsoa Luke Everi eman diote, High Life websailagatik. Euskal Herriko zortzi websail proiektatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!