Duatloi Txikia egingo dute zapatuan, Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 25a, 11:30

Zapatuan 16:00etan hasiko dira lasterketa Zelaieta parkean.

Amorebieta-Etxanoko Triatloi Taldeak lehenengo duatloi txikia antolatu du zapatu honetarako. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 5 urtetik 14 urtera arteko gaztetxoentzako izango da Zelaieta parke inguruan egingo duten proba.

Lasterketan parte-hartzea doakoa den arren, aurrez izena ematea beharrezkoa dela adierazi dute AE Triatloi taldekoek. Izen-ematea www.aeigeriketa.com webgunean, zein egunean bertan 14:30etatik aurrera egin ahal izango da.

Lasterketak, 16:00etan hasiko dira. Lehenengoak parte-hartzen 2012-2011 urte bitartean jaiotakoak izango dira, eta azkenak, 2004-2003an jaiotakoak.

Bestalde, proban parte-hartzeko kaskoa eramatea beharrezkoa dela adierazi dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!