Orain, auto bi elkar gurutzatzeko espazio gehiago dago bidetik aparkalekurako sarreraraino dauden metroetan. Bestetik, eraikina eraitsi duten aldean baterian aparkatzeko hamar bat aparkaleku berri egin dituzte. Libre geratutako gainerako espazioan berdegune bat egin dute, herritarrei zuzenduta.
Eraikinak “oso gaizki” zeudelako hartu zuten eurak eraisteko erabakia, udalak ohar batean jakinarazi zuenez. Bi solairuko eraikinak ziren eta barruan bulego moduan erabilitako hainbat gela zeuden, udalaren esanetan gaur egun ezertarako erabiltzen ez zirenak.