Zornotzan 50 euroko bi diru-paper faltsu aurkitu ditu Ertzaintzak

Joseba Derteano 2017ko urr. 11a, 13:43

Euskal Autonomia Erkidegoan diru-paper faltsuen erabileran hazkundea eman dela ohartarazi du Ertzaintzak. Hiriburuetan ez ezik herrietan ere aurkitu dituzte, tartean Zornotzan.

2017an 50 euroko diru-paper faltsuen erabileraren hazkundea eman dela jakinarazi du Ertzaintzak ohar batean. Oraingoz, 2017an zehar, 31 billete faltsu aurkitu dituzte. Hiriburuetan, Bilbon, Gasteizen eta Donostian, bosna diru-paper faltsu atzeman dituzte. Herrietara ere hedatuta dago eta Zornotzan, Orion eta Portugaleten bina aurkitu dira. Lehenengo serieko 50 euroko billeteak dira. 2005etik hona ezaugarri horretako 500 diru-paper faltsu agertu dira, Ertzaintzaren arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!