Bigarrena, 150 eurotakoa, Betigol taldearen Duende del Zur lanari eman zion Marijo de la Hoz sortzaileak, Arkaitz Basterra zine-zuzendariak eta Oihane Amantegi Kine zineklubeko kideak osaturiko epaimahaiak.
Lehiaketako bi sari nagusi horiez gainera, aipamen berezi bat ere egin zuen epaimahaiak: Jambo Mogambo taldearen filmeko aktoreek egindako lana nabarmendu zuten epaileek sari berezi horregaz. Bestalde, film lehiaketan parte hartu zuten zortzi taldeek diploma bana jaso zuten, 24 orduan pentsatu, Zornotzan grabatu, editatutako lan bakoitzaren ezaugarri bereziak nabarmenduz.
Kine zineklubeko antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartzaile gehienak zornotzarrak izan dira, baina Bizkaiko beste herri batzuetako eta Gipuzkoako partaideak ere izan dira.