Waterpoloan Zornotzan jokatuko dute Euskal Herriko Superkopa

Anboto 2017ko ira. 28a, 16:30
(Argazkia: askartza.blogspot.com.es)

Zapatuan, Larrea kiroldegiko igerilekuan erabakiko dira irabazleak.

Goizean kanporaketak jokatuko dituzte eta arratsaldean gizonezkoen zein emakumezkoen finalak. Amorebieta-Etxano Igeriketa Taldea eta Euskadiko zein Nafarroako federazioak dira antolatzaileak.

 

ORDUTEGIA (IRAILAK 30, ZAPATUA)

- 09:45; LeioaWLB – C. Askartza (emakumeak).

- 11:00; WP 9802 – Bidasoa XXI (emakumeak).

- 12:15; C. Askartza – D.N. Portugalete (gizonak).

- 13:30; WP Navarra – WP 9802 (gizonak).

- 16:00; Hirugarren eta laugarren sailkatuak (emakumeak).

- 17:20; Hirugarren eta laugarren sailkatuak (gizonak).

- 18:40; Emakumezkoen finala.

- 19:45; Sari banaketa.

- 20:00; Gizonezkoen finala.

- 21:05; Sari banaketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!