“Herriko gazteak lasterketa bat antolatzeko gogotsu zeuden, eta Mendi Astearen barruan Aramotzeko mendi lasterketa egitea aukera ezin hobea zela iruditu zitzaigun”, adierazi du Igor Lopez Zornotza Mendi Taldeko kideak.
27 kilometroko eta 1.600 metroko desnibel positiboa duen lasterketa “jai-giroan” antolatu duten lasterketa dela jakitera eman du Lopezek. Eta garrantzitsuena jendeak lasterketa herrikoi horretan disfrutatzea dela adierazi du.
Igor Lopezek jakitera eman duenez, Aramotz mendi lasterketan 200 korrikalarik parte hartu dezakete, eta izen-ematea aurrez zein egunean bertan egin daiteke.
Mendi lasterketaz gain, bizikleta martxa ere antolatu dute zapaturako, Zornotzan. Bizikleta martxa 35 kilometrokoa izango da eta 1.000 metroko desnibel positiboa izango du.
Horrez gain, goiz osoan txosna eta umeentzako jolasak egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek.