Bernagoitia auzoan konortea galdu duen gizon bat osasun zentrora eraman dute

Joseba Derteano 2017ko ira. 27a, 16:04

Larrialdi zerbitzuetakoak bertaratu direnerako gizona kontziente zegoela informatu du Ertzaintzak.

Bernagoitia auzoko Mekola izeneko basoan gertatu da. Adineko gizonezko batek konortea galdu du. Larrialdi zerbitzuetakoei deitu diete. Bertaratu direnerako dagoeneko kontziente zegoen, Ertzaintzako iturrien arabera. Suhiltzaileek basotik anbulantziaraino eraman dute. Ondoren, osasun zentro batera eraman dute azterketa sakonago baterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!