Bizikleta elektrikoak eta tandemak alokatzeko aukera Zornotzako Mugikortasun Egunean

Joseba Derteano 2017ko ira. 19a, 12:22

Zornotzako Udalak Europako Mugikortasunaren Astearekin bat egingo du ostiralean.

Hainbat jarduera antolatu ditu ostiralerako. Besteak beste, antzerki bat eskainiko da herritarrak mugikortasun jasangarriaren inguruan sentsibilizatzeko. Horrez gainera, pedalen bidez funtzionatzen duten karts zirkuitu bat egongo da, bai eta haurrentzako gune bat eta bizikletak, tandemak eta bizikleta elektrikoak mailegatzeko aukera ere.

Parte hartzeko interesa duena 17:00etatik 20:00etara bitartean hurbildu ahal izango da Gudari kalera. Kale hori itxita egongo da 09:00etatik 22:00etara Ibaizabal eta San Migel artean. Ibilgailuak Zelaietako aparkalekura bakarrik sartu ahal izango dira.

Europako Mugikortasunaren Asteko kanpainak herritarrei mugikortasun jasangarriko alternatibak ezagutarazteko balio du, bai eta ibilgailuaren erabilera eta, ondorioz, isurketak murrizteko irtenbide berritzaileak aurkitzeko ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!