Lauaxetako Asier Fernándezek Naukas jaialdian aurkeztuko du zientziaren gaineko monologo saritua

Joseba Derteano 2017ko ira. 15a, 13:30

Argazkia: www.lauaxeta.eus

Estatu mailako monologo showa irabazi berri du.

Zornotzako Lauaxeta Ikastolako Asier Fernándezek estatu mailan antolatutako Ciencia Show monologo zientifikoen lehiaketa irabazi du. Lehiaketa Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako dago eta gazteak zientziara eta teknologiara modu atseginean hurbiltzea du helburu.

Asier Fernandezek, Bilbon, zientziaren dibulgaziorako asteburu honetan ospatuko dan Naukas Kids ekitaldian berriro aurkeztuko du bere monologoa. Euskalduna Jauregian izango da. Naukas zientziaren dibulgaziorako Bilbon urtero egiten den jaialdia da eta gaurkotasunari lotutako hitzaldi laburrek osatzen dute.

Monologo lehiaketaren finalera Lauaxeta ikastolako beste ikasle bi ere heldu ziren: Hector Andrés Fernandez eta Lorea Elorriaga Garamendi.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!