Bi urterik behin banatzen den beka aurten banatuko dute, eta irailaren 29ra artekoa da proposamenak aurkezteko epea, Zornotzako Zelaieta Zentroan.
Banaka zein taldean aurkeztutako proiektuak izan daitezke hautagai aurten 15. aldia egingo duen bekan. Bigarren kasu horretan, proiektuaren zuzendaritza arduraduna izendatu beharko da, taldearen ordezkari izan dadin. Beka jaso ondoren, egindako lanak aurkezteko epea, urtebetekoa izango da, asko jota.