Udalak sormenezko hainbat ikastaro prestatu ditu urrian hasiko den ikasturte berriari begira. Batzuk urte osokoak izango dira eta beste hainbat laburragoak. Aurtengo nobedadeetako bat mindfulness ikastaroa urte osokoa izango dela da. Herritarren artean interesa piztu duen ekintza dela azaldu dute udaletik, eta, horregatik, ikastaro puntuala beharrean, urte osokoa izango da, urritik ekainera.
Aurretik egin gabeko ikastaro berriak ere egongo dira aukeran: sevillana eta flamenko ikastaroak, esaterako. Horiekin batera, nazioarteko sukaldaritzari buruz gehiago jakiteko aukera ere eskainiko du beste ikastaro batek. Izen-ematea irailaren 26ra artekoa da, Zelaieta Zentroko harreran.