Dependentzia maila baxua duten adinekoei zuzenduta egongo da. “Etxean bakarrik egon barik, euren artean sozializatzeko aukera eskainiko duen espazioa izango da”, azaldu du Nafarroa Zentroko arduradun Begoña Nazabalek.
Dependentzia maila altuagoa duten adineko pertsonentzat dagoeneko eskaintzen dute beste zerbitzu bat Eguneko Zentroaren bitartez.
Lanak, ondo bidean, asteon amaituko dituzte. Ondoren, besteak beste, ordenantza bat onartu beharko du udalak. Zerbitzu berria 2018ko urtarriletik aurrera martxan egon daitekeela aurreikusten du Nazabalek. Udalak Nafarroa Zentroa osorik birgaitzea da asmoa, faseka eta hainbat urteren buruan egingo dena.