Larreako zelaiaren egoera salatu du Urgozo rugby taldeak

Joseba Derteano 2017ko abu. 29a, 13:40

Argazkia: Facebook: Urgozo taldea

Zornotzako kiroldegi ondoko zelaia “ez dago kirola egiteko baldintza egokietan”, euren ustetan.

“Bertan kirola egiten duen edozein haur, gazte zein helduk min handia hartzeko arrisku itzela dauka”, adierazi dute sare sozialetan zelaiko argazki batekin lagunduta. Egoera konpontzeko “neurri egokiak” hartzeko eskatu dute. Urgozo taldeak zelai horretan jokatzen du errugbian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!