Proiektu honen bidez, egun dagoen edateko ur zerbitzua handitu gura dute, uraren kalitatea eta segurtasuna bermatuz eta ura dela-eta zonalde honetan izaten diren gaixotasunak gutxituz. Zornotzako udal ordezkariek prentsa oharrean azaldu dutenez, egitasmo honi esker emakume eta ume askok ura garraiatzeari utzi ahal izango diote.
Zornotzako Udalak urtero garapenerako lankidetzarako %0,7a ematen du eta oraingoan egindako dohaintzarekin 70 metro kubikoko edukiera duen tanke bat eraiki ahal izango dute eta hoditeria berria jarriko dute Aldea de San Agustinera edateko ura eramateko. Honek 2.500 laguni baino gehiagori eragingo dio. Gaur egun 360 familiek ez dute inguru honetan edateko ur zerbitzurik.