Andra Mari plazako jolasgunea estaltzeko lanei ekingo diete asteazkenean

Jone Guenetxea 2017ko abu. 14a, 19:24

Zornotzako Udalak datorren asteazkenean, hilak 16, Andra Mari plazako jolasguneari estalki bat jartzeko
lanak hasiko ditu. Guztira 325 metro karratu estaliko dituzte. 100 metro karratu inguru jolasguneari dagozkio eta gainontzekoa libre geldituko da.

Estalitako guneak geometria berezi bat izango du, abaniko itxurakoa, eta zur laminatuzko egitura bat.
Prentsa oharrean azaldu dutenez, "proiektu honekin udalak herriaren bizi-kalitatea hobetu nahi du, ekipamendu hau urtean zehar gehiagotan erabiltzeko aukera emanez. Are gehiago herri honetan hainbeste egunetan
euria egiten duenean. Amorebieta-Etxanoko Udalak euria egin arren umeek kanpoan
jolas dezaten lan egiten du". 

Proiektua Hertza Arkitektura Bulegoak idatzi du eta Urre eraikuntza enpresak gauzatuko du hiru hilabeteko epean. 230.000 euroko aurrekontua du, baina zenbateko honi beste 100.000 euro gehiago gehitu behar zaizkio txikienentzat jolas berriak jartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!