Iñaki Pujana zornotzarrak 27.20ko denboran osatu zituen ibilbideko zortzi kilometroak. Emakumeetan Inma Ruiz gernikarra nagusitu zen 32.39ko denboragaz. Gaztetxoen lasterketetan 200 umerentzako tokia zegoen eta kopuru horretara heldu ziren. Ekimenean zehar bizitako “giro ona” eta arduradun zein boluntarioen “konpromisoa” nabarmendu dute Zornotzako Korrikalariak taldeko antolatzaileek.