Lehendakariaren bisita dela-eta, osasun zentroaren inguruko hainbat datu eman dituzte. Zerbitzua martxan jarri zutenetik lehen mailako arretan, arloka, 90.000 kontsultatik gora artatu dituzte familiako medikuntzan, eta 77.600 kontsulta, berriz, erizaintzan. Horiez gain, ginekologian 2.400 kontsulta inguru izan dira , eta 885 errehabilitazioan.
Bisitaldian, Lehendakariak Osakidetzako lehen mailako arretako taldeek egunero egiten duten lana eskertu du. Horrez gain, langile horiek osasun sistemaren alderik garrantzitsutzat jo ditu.