Zornotzako Talde Feminista: "Nazkatuta gaude, libre izan nahi dugulako eta ez ausart"

Jone Guenetxea 2017ko uzt. 23a, 17:47

Hainbat lagunek parte hartu zuten atzo, 00:00etan Zornotzako Talde Feministak deitutako manifestazioan eraso sexisten aurka eta jaietako lehenengo egunean eman zen erasoa salatzeko. Ondorengo mezua irakurri zuten manifestazioaren amaieran.

Zornotzako Talde Feministaren testua: 

Oholtza gainera igo eta plazaratu behar dugun lehenengo mezua zera da: NAZKATUTA GAUDE ETA HASERRE GAUDE!

Nazkatuta gaude, etxerako bidean beldurra sentitzen dugulako, ukitzen gaituztelako, gure ezetza errespetatzen ez delako, pertsona bezala ez gaituztelako tratatzen, bortxatzen gaituztelako, hiltzen gaituztelako …

Nazkatuta gaude, libre izan nahi dugulako  eta  ez ausart!

Eta ez hori bakarrik, nazkatuta gaude, hau guztia gertatu ostean , ahobero eta feminazi batzuk garela entzun behar dugulako!!

NAHIKOA DA!

Aipatutako kasuak ere, Zornotzan, gure herrian gertatu dira. Duela hilabete, komunikabideetatik Zornotzako gazte putero batzuk egindako erasoaren barri izan genuen.

20-25 urteko gazte putero hauek Bilboko parranda prostitutak erabili izanagatik barrezka zetozen. Gainera, trenean zetorren emakume batek aurre egin zienean berarenganako jarrera, iraingarria eta mehatxuzkoa izan zen.

Eta jaien hasieran, txupinazo egunean, adin txikiko emakume batek erasoa jasan zuen! Kasu honetan , emakumeak alde egitea lortu eta salaketa jarri zuen. AUPA ZU!!

Zornotzako talde feministak gertaera hauek gaitzesten ditu. Gertaera hauek salatzen ditu!!

Honekin guztiarekin amaitzeko ezinbestekotzat jotzen dugu denon inplikazioa. Mota honetako erasoei aurre egitea eta salatzea denon erantzukizuna delako!!!

Eta nola egiten den hori?

Ba begira matxirulo, zuri dagokizunez, hau gertatzen denean honela jokatu, sinplea da:

Ezetz esaten badizuegu, ez ukitu, ezetz esaten badizuegu, ez jarraitu…EZ EZETZ DELAKO! Eta egoera hauen aurrean ez zaitez konplize izan eta erantzun!

Eta guri dagokigunez, guk badakigu, beldurra ez dela gure senean doan zerbait. Beldurra jendarte matxistak eragiten digu. Eta beraz, ohartarazi nahi dizuegu beldurra aldez aldatuko dela! Ez gara kikilduko! Gero eta gehiago gara eta antolatuta gaude!! ZORNOTZAN ANTOLATUTA GAUDE!

Beraz, erasotzaile! Erne ibili aurrean izango gaituzu!

ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE!

GORA BORROKA FEMINISTA!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!