Azken udalbatzarrean aho batez onartu zuten prozesua. Horrela, udalak Osakidetzari utzita zion orubearen jabetza berreskuratu du. Orain, udalaz gaindiko baimenen —Ura agentziarena, batez ere— zain daude Osasun Zentro zaharra kokatuta zegoen eraikina (Zelaieta Zentroaren ondoan) eraisteko. Ondoren, musika eskola berria eraikiko dute espazio horretan.