Tantortako urbanizazioa ahalbidetuko duen aldaketa onartu dute arauetan

Anboto 2017ko uzt. 25a, 08:30

Eroskik 1.500 metro karratuko supermerkatua kokatuko du bertan.

Gune komertzial mixtoen ordenantzari dagokion arau subsidiarioen aldaketa puntuala onartu zuten Zornotzako azken udalbatzarrean. Aldaketa hori beharrezkoa zen Eroskik Tantorta auzoaren sarrera ingurua urbanizatzeko eta 1.500 metro karratuko azalera izango duen supermekatua bertan eraikitzeko.

EAJk eta PSEk aldaketaren alde bozkatu zuten eta EH Bilduk eta Hiri Ekimenak kontra. Ander Uriartek (EH Bildu) supermerkatu bat ekarri beharrean, Tantorta auzoaren hobekuntza San Miguel kalean inbertitu den diru zati batekin egin zitekeela uste du eta horrela adierazi zuen udalbatzarrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!