Zornotzako zentroak 55 langile ditu. Astelehenean hasi zuten greba eta barikuan amaituko dute. Estatuko gainerako zentro askotan ere berdina egin dute. Madrilgo egoitza nagusian izaten ari diren negozioazioek zer ematen duten jakin ostean erabakiko dituzte aurrera begirako pausuak.
Barloworld-Finanzautok 2010etik hona aurkeztu duen laugarren enplegu-erregulazioko espedientea da. Hainbat zentro ixteaz eta 192 langile kaleratzeaz gainera, “hitzarmen kolektiboan baldintzan inposatu gura dituzte, lanorduak 100 ordutan gehitzea, esaterako”, adierazi du Javi Gomezek, CCOO sindikatuak EAEn duen industria arloko idazkari nagusiak. Eta ez du horretarako arrazorik ikusten. “CCOOko ekonomia arloko adituek enpresaren egoera ekonomikoa baloratu dute eta zenbaki positiboak dituzte. Hau da, ez dute galerarik”. Beraz, enpresak “bideragarriak” direla uste du.
Ekainaren 29an estatuko zentroetako langileak batu zituen manifestazioa burutu zuten Madrilen. “Langileak modu bateratuan ematen ari diren erantzuna azpimarratu nahi dut. Beharrezkoa eta positiboa da”, adierazi du.