Zornotzako jaiak

Carlos Jeanek bertan behera utzi du Zornotzako emanaldia

Joseba Derteano 2017ko uzt. 18a, 14:28

(Argazkia: wikipedia)

Arazo logistikoak arrazoitu ditu. Bere ordez DJ Jose AM, Maxima FM-ko koordinatzaile eta Mucho Max morning show-eko esataria etorriko da.

Uztailaren 25ean Zornotzan eskaini behar zuen kontzertua bertan behera utzi du Carlos Jean-ek. “Arazo logistikoak” ditu udalak prentsa ohar batean azaldu duenez. Bere ordez, DJ Jose AM arituko dela iragarri dute. Bere doinu ezagunen artean, Dale que voy —Juan Maganekin ekoiztua— edo Boomshak  —John Jacobsenekin—  aipatu daitezke.

(Argazkia: www.maxima.fm)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!