Urgozo kiroldegiko proiektuaren idazketa esleitu du udalak

Joseba Derteano 2017ko uzt. 18a, 08:48

Zornotzako Udalak Betarraganen kokatuko den Urgozo kiroldegi berriko proiektuaren idazketa esleitu dio Hertza Arkitektura Bulegoa SL enpresari.

Kiroldegiko ekipamenduak 2.000 metro karratu hartuko ditu eta, besteak beste, honako azpiegiturekin hornituko dute: saskibaloi kantxa bat, harmailak, erabilera anitzeko gune bi, taldeentzako aldagela bi eta norbanako zein familientzako beste aldagela orokor bi. Hainbat biltegi ere izango ditu. Hiru milioi euro inguruko aurrekontuagaz, lanak 2018an hasiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!