A-8an auto bat errepidetik irten da eta suhiltzaileak gidaria autotik ateratzen ari dira

Maialen Zuazubiskar 2017ko uzt. 13a, 21:29

21:10ak inguruan auto bat errepidetik irten da A-8an, Zornotza parean, Bilborako norazkoan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripua larria izan da eta suhiltzaileak harrapatuta gelditu den pertsona atertzeko lanean dabiltza. Istripuaren ondorioz erreil bat itxi behar izan dute eta auto ilarak sortu dira.

Bestalde, 21:30ean, N-634 errepidean Zornotza parean beste istripu bat gertatu da eta zauritu bat Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!