Amateurretan zortzi borrokaldi egin eta gehienak irabazi ostean emango du saltoa. Bigarren borrokaldian Ibai Ruiz amurrioarra izango du aurkari. Ruizek ere borrokaldi gutxi daramatza profesionaletan.
Jaialdiko hitzordu nagusian lau borrokalarik parte hartuko dute. Alde batetik, Luis Sanchezek eta Asier Sanchezek neurtuko dituzte indarrak, eta bestetik, Asier Ispizuak eta Fran Barjak. Irabazleak finalean lehiatuko dira. Borrokaldi horien ostean, amateurretako hainbat egongo dira, Jon Hernandez eta Aitor Hernandez zornotzarrak tartean direla.
Sarrerak aurretik erosi daitezke: 10 euro harmailetan eta 12 behealdean. Egunean bertan ere eskuratu daitezke 12 eta 15 euroren truke, hurrenez hurren.
Borrokaldi denak K1 modalitatekoak dira. Kickboxingaz gainera, beste borroka-arte batzuetako teknikak batzen ditu.