Domekan egin zuten Zornotza Arte eta Kultura Elkarteak (SACZ) antolatzen duen aire zabaleko pintura lehiaketaren XX. edizioa Zornotzan, eta 27 lagunek parte hartu zuten bertan —hiru 14 urtez azpikok.
Zapatuan hasiko diren Zornotzako jaiek irauten duten bitartean herriko hainbat balkoitan ikusgai dauden margolanen Zintzilik lehiaketaren sariak ere eman zituzten joan zen domeka arratsaldean. Pablo Zabalak jaso zuen lehenengo saria, Ana Galarrek bigarrena, Aritz Mugerzak hirugarrena, eta Marzel Dos Nascimentok herrikoa.
Aire zabaleko margo lehiaketan sarituriko obrak Zelaieta zentroan izango dira, uztailaren amaierara arte, ikusgai. Zornotza Arte eta Kultura Elkartearen XX. urteurrena dela eta, aurreko urteetako lanak ere erakusketan ipini dituzte.