Zornotzako Udalak Betarraganen kokatuko den Urgozo kiroldegi berriko proiektuaren idazketa esleitu dio Hertza Arkitektura Bulegoa SL enpresari.
Kiroldegiko ekipamenduak 2.000 metro hartuko ditu, eta bertan honakoak kokatuko dira: saskibaloi kantxa bat, harmailak, erabilera anitzeko gune bi, taldeentzako aldagela bi, norbanako zein familientzako beste aldagela orokor bi, eta hainbat biltegi.