Hiru zauritu Gurutzetako ospitalera eraman dituzte N-634 errepidean gertatutako istripuaren ondorioz

Jone Guenetxea 2017ko uzt. 2a, 10:56

Errei bat itxita dago eta trafikoa txandaka bideratzen ari dira.

09:45ean istripua gertatu da N-634 errepidean, 93,9 kilometroan, Zornotzan. Auto baten eta motor baten arteko istripuaren ondorioz, motorrean zihoazen bi pertsonak eta autoaren gidaria zauritu egin dira eta Gurutzetako ospitalera eaman dituzte. Hasieran, Ertzaintzak trafikoa guztiz moztu du. Izan ere, motorrean zihoazen bi pertsonak bertan artatu dituzte, eta ondoren, anbulantzia banatan ospitalera eraman dituzte. Hirugarren anbulantzia batean autoaren gidaria eraman dute ospitalera. Momentu honetan garabiek lanean dihardute eta trafikoa txandaka bideratzen ari dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!