Ibai Zabala pilotari berriztarrak sare sozialetan iragarri du bere ibilbidean beste parentesi bat egin beharrean dela. Ezker oineko eskafoides hezurrean haustura du. Aurretik, besteak beste, bost bider egin diote ebakuntza eskuetan.
Oraingo lesioa “kirol momentu onenean” heldu dela azaldu du. “Nekagarria da behin altxatu eta ondoren berriz erortze hori. Baina aurreko guztietan altxatzea lortu izan bada, zergatik oraingoan ez?”, dio.