Ibai Zabalari ebakuntza egingo diote eskuin eskuan

Anboto 2016ko ots. 2a, 16:22

(Argazkia: asegarce.com)

Fibrosi bat da ebakuntzaren arrazoia.

Asergarcek jakinarazi duenez Ibai Zabala pilotari berriztarrari ebakuntza egingo diote eskuin eskuan fibrosi bat sendatzeko. Victor Galan medikuak egingo dio ebakuntza otsailaren 11n Bilboko Virgen Blanca klinikan.

Ibai Zabalak urtarrilaren 16an jokatu zuen azkenekoz Iruñeako Labriten. Harrezkero, kantxetatik kanpora dauka eskuko minak.

Eskuin eskuin ebakuntza bat baino gehiago egin diote Zabalari azken urteetan. Iaz ezker eskutik kiste bat kendu zioten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!