Zornotzako udalekuetan 340 gaztetxok parte hartuko dute

Joseba Derteano 2017ko eka. 29a, 10:19

Udalekuetako programa Udako Zineman oinarrituta diseinatu dute: haur-zineman aurki daitezkeen gai, balio eta genero desberdinak hartu dituzte oinarritzat, gaztetxoek egunero abentura bat bizi dezaten.

Aste honetan hasi eta uztailaren 21era bitartean izango dira. Larrea eskolako instalazioetan egingo dira, bai eta udalaren kirol eta kultura-azpiegituretan ere. Udalekuek irauten duten bitartean, etxeko txikiek aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute. Horretarako, zentro bakoitzean jolas-parkeak jarri dira puzgarriekin, ohe elastikoekin, ur elementuekin…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!