Haizetara jaialdiko publikoaren saria Durangoko Sugarri fanfarreari eman diote

Markel Onaindia 2017ko eka. 25a, 13:10

10.000 euroko lehen saria Balkan Paradise Orchestrak irabazi du. Jendetza batu du beste urte batez Haizetara jaialdiak. Hiru egunez herriko kaleak hartu dituzte mundu osotik etorritako fanfarrea taldeek, jai giro bikaina sortuz.

Zaleek botoa eman ahal izan dute, eta Durangoko Sugarriri eman diote saria. Horrela, 5.000 euro jaso dituzte durangarrek. Bestalde, tresna-jolerik onenaren saria Tell Tale Tusk taldeak jaso du, ahotsagatik, eta 1.000 euro irabazi ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!