Kamioi eta auto baten arteko istripuagatik lau lagun ospitalera eraman dituzte

Anboto 2017ko eka. 23a, 14:22
Puntu gorriak adierazten du istripua jazo den tokia (Argazkia: SOS Deiak)

Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre elkar jo dute Zornotzan, N-634 errepidean.

14:05ean jazo da istripua, Bilborako noranzkoan. SOS Deiak-ek informatu duenez lau lagun Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Errepidea itxita egon da eta auto ilarak eragin ditu. Ondoeen, (15:05) txandakako zirkulazioa jarri dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!