Atxak azaldu du jatorrira buelta egin gura izan duela jatetxe honegaz. Hasierako emozioak, hasieran inguruan izan zituenen esentzia jaso nahi izan duela. Munduko sukaldari onenetakoa dena nazioartean hara eta hona dabil, baina etxeaz ez da ahazten. 9 platereko dastaketa prestatu du, zapore intentso eta desberdinez osatuak.